Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

PSE-EEko Denis Itxasori elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi' saioan

EITB

Egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da Gipuzkoako ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagaia.

Denis Itxaso Donostiako PSE-EEko zinegotzi eta Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaia 'Egun On Euskadi' albistegian izango da gonbidatu gaur. Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzunez, egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko da solasean.

Horrez gain, Eider Mendoza, Dani Maeztu eta Iñaki Galdos kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Olaia Urtiaga kazetariak eguneko albisteen berri emango du.

'Egun On Euskadi' gaur izango da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en.

en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista