Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Xabier Payari elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Donostia 2016ko kultur zuzendariak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Xabier Paya Donostia 2016ko kultur zuzendaria elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Aurkeztu berri duten hiriburutza-urteko programazioaz eta Europako zenbait hiritan proiektua ezagutzera emateko duten asmoaz mintzatuko dira, besteak beste.

Horrez gain, Mikel Aramendi, Jagoba Alvarez eta Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileek ere parte hartuko dute saioan, eta egun-eguneko gaien inguruan duten iritzia emango dute solasaldian.

'Egun On Euskadi', astelehenetik ostiralera, 09:00etatik aurrera, ETB1en.

n.