Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur, 09:00etan

Kubako egoera aztergai, Salvador Gonzalez eta Mikel Reparazekin, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Gainera, Chrysallis elkarteko Bea Sever ere izango dute saioan gonbidatu.

Gaur goizean, gobernu aldaketaren ondoren Kuban bizi den egoera politika aztertuko dute ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Horretarako, Salvador Gonzalez Euskadi-Kuba elkarteko kidea eta Mikel Reparaz ETBko kazetaria izango dituzte saioan gonbidatu.

Horrez gain, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Bea Sever Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidea elkarrizketatuko du. Transexualitate-egoeran dauden umeen gurasoek osatzen duten elkartea da Chrysallis.

Saioan, gainera, Arkaitz Fullando, Roberto Uriarte eta Naroa Iturri izango dituzte solaskide.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 09:00etatik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.