Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur gauean

Igelaren Bandaren disko berria, aste honetako 'EITB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak, gainera, Bilboko Rekalde Aretoan ikusgai dagoen 'Reinventer Le Monde' erakusketa ezagutuko du. Robert Filliou artistaren lana oinarri du erakusketak.

Aste honetan, 'EITB Kultura'k Preguntaxo bat diskoa aurkeztuko du, Igelaren Bandaren azkeneko lana. Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajavillek osatzen dute hirukotea, eta Euskal abesti ezagunak berreskuratu eta jazz estiloan jotzen dituzte. Musika freskoa, gitarra, bateria eta baxuaren inprobisazioak emana.

Bestalde, Bilboko Rekalde Aretoan ikusgai dagoen 'Reinventer Le Monde' erakusketa kolektiboa ezagutuko du aste honetako 'EITB Kultura'k. Gizartea beste modu batean irudikatzen lagunduko digu erakusketak, ezagutzen dugun errealitatea zalantzan jarriz eta sormen modu ezberdinak proposatuz. Alexandra Baurések antolatu du, eta Robert Fillou artista frantziarraren lana oinarri hartuta, sortzaile gazteen hainbat lanek osatu dute.

Eta sormen prozesu honetan murgilduta, 'EITB Kultura'k La Caja Flotante antzerki konpainiaren azkeneko lanarekin egingo du topo: El círculo de la tierra. Nafarroako konpainiaren lehenengo antzezlana da eta Bertolt Brenchten El círculo de la tiza lanean oinarritzen da.

Amaitzeko, Eider Eibar ilustratzailearen lana emango du ezagutzera 'EITB Kultura'k eta haren sormen unibertsoarekin bat egingo du. Horrela, Durangoko liburutegian margotzen ari den murala erakutsiko dute: Emadazu Eskua dokumentalaren sormen eta lan prozesuan murgilduko da, eta Donostiako Aieteko kultur etxean duen erakusketa bisitatuko du.

'EITB Kultura' gaur gauean emitituko da 23:50etik aurrera ETB-1en eta 01:15ean ETB-2n.