Eitb Kultura
Aste honetan
Gorka Otxoaren ibilbideri errepasoa, 'EiTB Kultura-Transit' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Asier Altunaren Zela Trovke film laburra eskainiko du saioak ETB1en.
Aste honetan, Gorka Otxoa aktorea izango dute 'EiTB Kultura-Transit' saioan: horren ibilbide profesionala errepasatuko dute, eta horren lanaren erritmo bizkorraren lekuko izango dira. Izan ere, Gorka ez da gelditu ere egin 17 urterekin lanean hasi zenetik. Gaur egun, bost proiektutan murgilduta dago aldi berean, antzerkian, zineman eta telebistan. Horien artean, Continuidad de los parques lana, urriaren 25ean Barakaldo Antzokian ikusgai izango dena.
Zinema-estreinaldien artean, Pablo Maloren Lasa eta Zabala filma eta Carlos Vermuten Magical Girls, Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea, aipatuko ditu saioak. Musikari dagokionez, berriz, Pretenders taldeko Chrissie Hynde kide ohiak Kursaal Jauregian eskainiko duen kontzertua, eta The band of horses taldearen disko berria nabarmenduko ditu.
Amaitzeko, Asier Altunaren Zela Trovke film laburra eskainiko du 'EiTB Kultura-Transit' saioak, ETB1en.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n, eta ostiralean errepikatuko da, 15:00etan, ETB1en.