Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Bilbao Mendi Film Festival-en inguruan arituko da 'EiTB Kultura'
A.H.
EITB
Abenduaren 12tik 21era izango den zinemaldiaren programazioan aztertuko du.
Aste honetan, 'EiTB Kutlura-Transit' saioa aurtengo Bilbao Mendi Film Festibalen programazioan murgilduko da, eta kalitate handiko filmak topatuko ditu. Abenduak 12tik 21era izango da zinema-jaialdia, eta, besteak beste, Caminos de Agua dokumentala izango da ikusgai. Mikel Sarasola, Xabier Olano eta Aitor Goikoetxea piraguista gipuzkoarrek grabatutako lehenengo filma da, eta Patagoniatik zehar egindako kayak espedizio ikusgarria erakutsiko du.
Ikuskizunen agendari begira, Carolyn Carlson dantzari eta koreografoa ezagutuko dute, eta Roberto Mosok Markos Untzetaren Bada hiri bat disko berria aurkeztuko digu.
ETB1eko 'EiTB Kultura' saioko emanaldiak, gainera, Telmo Esnalen Hamaiketakoa eta Aritz Morenoren Bucle film laburrak eskainiko ditu.
'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n, eta ostiralean, 15:00etan, berriro eskainiko dute ETB1en.