Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Dantza garaikidea hizpide, gaur, 'EiTB Kultura'n
EITB
Saioak 'Coreografias para no bailar' erakusketa ezagutuko du, Jose Lainez eta Concha Martinez dantzarien lanaren inguruan.
Dantza garaikidea izango du hizpide gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioak. Jose Lainez eta Concha Martinez dantzarien lanari buruzko 'Coreografías para no bailar' erakusketa ezagutuko du.
Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikidearen bultzatzaileak izan dira Euskadin eta Estatu mailan. Europako hainbat konpainiarekin dantzatu izan dute, eta eragin handia izan zuten Bartzelona eta Iruñeko dantza eskoletan. Gainera, Anexa eta Yauzkari dantza talde berritzaileak sortu zituzten Euskadin. Huarte zentroak euren lanari zuzendutako lehenengo erakusketa jarri du martxan: 'Coreografías para no bailar'. Aste honetako 'EiTB Kultura' saioak erakusketan barrena murgilduko da, eta bi dantzarien ibilbidea ezagutuko du gertutik.
Horrez gain, aste honetako eskaintza kulturalaren berri emango du saioak. Besteak beste, Samba pelikula frantsesaren estreinaldia, Mi Hermana Corina euskal taldearen kontzertua eta El Experimento komedia musikala nabarmenduko ditu.
ETB1eko emanaldiak, gainera, Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra eskainiko du.
'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
B1en eta ETB2n.