Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Jabier Muguruzaren 'Tonetti anaiak' diskoa, 'EiTB Kultura' saioan

EITB

Horrez gain, Irantzu Lekueren sormen lana ezagutuko dugu Sortzaileak atalean, eta Lauroba taldeak egin duen Delirium Tremensen 'Laino ilunak' kantaren moldaketa entzungo dugu.

Tonetti anaiak diskoa aurkeztuko du Jabier Muguruzak gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioan. Kantautore ibilbideko hamalaugarren lan honetan, jazz giroan murgildu da beste behin Irungo musikari eta abeslaria, istorioak kontatu eta abesteko. Autore kantagintzan emandako 22 urteei errepasoa egin, Kortatu, Delirium Tremens eta Joxe Ripiau taldeekin eta Xabier Lete eta Imanol kantariekin bizitako garaiak gogora ekarri, eta kulturak berarentzat duen garrantziaz arituko da Jabier Muguruza.

Bestalde, Sortzaileak atala Irantzu Lekueren sormenean murgilduko da. Sortzaile arabarrak diziplina anitzetan jorratzen duen lanak 'Indiasensations' erakusketan du adibidea egunotan, Gasteizko Montehermoso Kulturunean.

Amaitzeko, Lauroba talde donostiarraren txanda izango da aste honetan Gaztea Cover atalean. Delirium Tremensen 'Laino ilunak' kanta aukeratu du taldeak azken 25 urteetako euskal abestien artean euren moldaketa propioa egiteko.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.