Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
'Igelak' filmeko Patxo Telleria eta Gorka Otxoa, gaur, 'EiTB Kultura'n
A.H. | EITB
Horrez gain, Corners of Europe Donostia 2016ko ekimena eta Raul Dominguez artistaren lana azalduko ditu saioak.
-
Gorka Otxoa aktorea
Patxo Telleria, Igelak filmaren zuzendaria, eta Gorka Otxoa, filmaren aktore protagonista, 'EiTB Kultura Transit' saioan izango dira aste honetan. Filma bukatutzat emateko azken eginkizunetan murgilduta, etxegabetuen eta krisialdi ekonomikoaren biktimen drama islatzen duen komedia sozialaz arituko dira biak. Zineman zein antzerkian, idazle edo aktore lanetan, Patxo Telleria bilbotarrak istorioak kontatzeko sena eta ibilbidea izango dute hizpide.
Horrez gain, Corners of Europe ekimena nabarmenduko du 'EiTB Kultura'k Donostia 2016 hiritartasunari eskainitako atalean. Europako ertzetako errealitateak oinarri hartuta, 60 bat artista europar elkarrekin ari dira lanean. Horien artean euskal artista batzuk: Borja Ruiz eta Asier Zabaleta.
Amaitzeko, beste artista bat izango da Sortzaileak atalaren protagonista: Raul Dominguez bilbotarra. Sorkuntzarako bere lan prozesu berezia azalduko du saioan.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en 00:00etan eta ETB2n 01:10ean.
10ean.10ean.