Eitb Kultura
ETB1 eta ETB2
Zirku garaikidea, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan
A.A. | EiTB
Bivouac konpainia frantseseko kideekin izango dira eta Zirkozaurre Bilboko zirku eskola bisitatuko dute.
Dantza egiten duten akrobatak, antzezten duten dantzariak, musikariak, malabaristak… Diziplinen nahasketa da zirku garaikidea. 'EiTB Kultura Transit' are zailagoa dena egiteko erronkari eusten diotenen munduan murgildu da.
Hankak airean izatearen artea da zirku garaikidea, eta horren adibide argia dugu A corps perdus Bivouac konpainia frantsesaren ikuskizuna. Entseguen lekuko izateaz gain, zuzendari, eszenografo eta interpreteekin hitz egin dute 'EiTB Kultura Transit' saiokoek. Nazioartean arrakasta handia lortzen ari diren beste proiektu batzuk ere erakutsiko ditu, eta, azkenik, Euskal Herriko esperientzietara hurbilduko dira. EiTBko kultur leihoak Zirkozaurre Bilboko zirku eskola bisitatu du.
Bestalde, Jon Cazenave da aste honetako Sortzailea. Argazkilari donostiarra hamar urtez ibili da Galerna proiektuan lanean. Euskal Herriaren irakurketa subjektibo bat da: gatazka politikoa aztertzen hasi, naturan barneratu eta Paleolitorainoko bidaia egiten duena.
Irudian jarri beharrean, prozesuan jarri du arreta lantzen ari den proiektu berrietan. Joku-n frontoia du aztergai. Zianotipia bidez, berriz, Omaji proiektua sortu zuen. Kobazuloetako material eta koloreak erabilita, proiektu berriak garatzen ari da orain.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en (23:25) eta ETB2n (00:35).
rong>.