Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Gasteizko Printzipal Antzokiaren 100. urteurrena, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Gainera, Leticia Gaspar margolari bizkaitarraren lana ezagutuko dute.

Gasteizko Printzipal Antzokiak 100 urte betetzen ditu aurten. Mendea bete du, baina osasun ezin hobea dauka: urtero, 150 emankizunetarako 100.000 sarrera saltzen ditu. Hiriko kultur eskaintzan ezinbesteko agerlekua da bertakoa, eta programazio bereziarekin ospatuko du mendeurrena. Printzipal Antzokiaren barrura sartuko gara gaur gaueko 'EiTB Kultura Transit'en.

Bestalde, Leticia Gaspar margolari bizkaitarrak estudioko ateak ireki dizkigu. Formatu handiko koadroak ditu bertan, hiriguneko paisaia dekadente eta ilunak erakusten dituztenak, atmosfera misteriotsuak sortuaz. Hondamendia du aztergai bere azken lanetan, eta inoiz eraiki ez diren edo abandonatu diren eraikinak erretratatzen ditu. Argia, konposaketa eta kolore biziekin sortutako kontrasteei garrantzi berezia ematen die.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izan ohi da ikusgai ETB1en eta ETB2n.