Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Iruñeko Jazar sormen espazioa, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Horrez gain, Eider Corral diseinatzaile grafikoa eta Hedoi Etxarte Katakrak luburu-dendako bultzatzailea ere izango dira protagonista.

'EiTB Kultura Transit' saioan, gaurko protagonistak Jazar Iruñeko sormen espazioa, Eider Corral diseinatzaile grafikoa eta Hedoi Etxarte Katakrak liburu-dendako bultzatzailea izango dira.

Iruñeko Etxabakoitz auzoan dago Jazar sormen espazioa. Jaso ikastolaren eraikin zaharra hutsik gelditu zenean, hiriko zenbait sortzailek hartu zuten espazioa, eta orain 70 bazkide inguru ditu. Bertan dute beren lekua zeramika tailerrek, arkitektura estudioek, zein musika lokalek. 'EiTB Kultura Transit' saioak bisita egin die eraikina barrutik ikusi eta bertan egiten dituzten ekintzak ezagutzeko.

Sortzaileak atalak Eider Corral diseinatzaile grafikoa aurkeztuko du. Eiderrek Musika industrian egin du urte luzez lan, diskoak diseinatu eta kartelak sortzen. Azken lanak, besteak beste, Silvia Perez Cruz, Rocio Marquez eta Christina Rosenvinge artistentzako sortutakoak izan dira. Branding kontuetan eta liburugintzan murgiltzen ari da azken sorkuntzekin. Horiek eta beste batzuk ezagutu ditugu.

Amaitzeko, Hedoi Etxarte Iruñeko Katakrak liburu-dendako bultzatzaileetako bat izango dute saioan. Hain justu, han eman digu bere kultur proposamenen berri. Hannah Arendt pentsalari politikoa edo Bertolt Brecht antzerkigilearen obrak ditu erreferente. Fermin Muguruza eta Camaron de la Islaren lanak ere atera ditu zakutik, besteak beste.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.