Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Alos Quartet taldearen 20 urteko ibilbideaz, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan

EiTB

Lumi eta Sega Sound Killers musika taldeekin eta Garbiñe Ortega Iruñeko Punto de Vista jaialdiko zuzendariarekin ere izango dira.

  • Alos Quartet hari laukotea

    Alos Quartet hari laukotearen argazki promozionala

Alos Quartet hari laukotearekin izango dira 'EiTB Kultura' saioan gaur gauean. Taldeak 20 urte bete ditu agertoki gainean, eta orain arteko ibilbideaz mintzatuko dira Tolosan. 

Bestalde, Lumi taldeak Itzal zikinak lehen lan luzeko kantu bat aurreratu du, eta Sega Sound Killers taldekoekin ere izango dira. Euren DNAn rocka duen musika elektronikoa egiten duen taldea direla diote. 

Ohi denez, kultur proposamenen tartearekin osatuko dute saioa. Iruñeko Punto de Vista jaialdiko zuzendari Garbiñe Ortega izango da protagonista, eta Arabako Lasierran dagoen Azala espazioan elkartuko dira berarekin. 

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.