Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Galder Gaztelu-Urrutiaren "El hoyo" pelikula hizpide, gaur gauean, "EiTB Kultura"n

EiTB

Gainera, Nagore Legarreta, Pablo Salgado Mendez eta Laurentx Etxemendi izango ditu saioak protagonista.

  • Galder Gaztelu-Urrutia 'El Hoyo' pelikularen zuzendaria.

    Galder Gaztelu-Urrutia 'El Hoyo' pelikularen zuzendaria.

Gaur gauean, Galder Gaztelu-Urrutia zinema-zuzendariarekin izango dira "EiTB Kultura" saioan; izan ere, El hoyo pelikulak Goya sarietarako hiru izendapen jaso ditu, eta filma grabatu zuen kokapenetara eramango ditu ETBko kamerak.

Horrez gain, Nagore Legarreta argazkilariaren kultur gomendioak jasoko ditu saioak. Bestalde, Pablo Salgado Mendezek Dut taldeari buruz idatzi berri duen liburua aurkeztuko du Banizu Nizuke kultur elkartearen egoitzan.

Amaitzeko, argazkilaritzan zein musika munduan aritzen den Laurentx Etxemendiren estudioan izango dira.

"EiTB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.