Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1ene ta ETB2n

Inoren Ero Ni musika taldea, gaur gauean, "EiTB Kultura"n

EiTB

Horrez gain, Adur Larrea marrazkilariaren lana eta Arrano Pertxa eta Lengu Iluna rap bikotearen musika entzungo dute.

  • EiTB Kulturaren logoa

    EiTB Kulturaren logoa. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Inoren Ero Ni taldearekin izango dira "EiTB Kultura" saioan. Il cercatore di perle lan berria kaleratu dute. Arrasateko Gaztetxean egin dute hitzordua beraiekin, lan berriaz eta orain arteko bideaz hitz egiteko.

Horrez gain, Lur Olaizola Donostiako Tabakalerako zinema programatzaileak bere kultur gomendioen berri emango du. Gainera, Adur Larrea marrazkigilearen lana ere gertutik ezagutuko dute.

Amaitzeko, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna rap bikotearen musika entzungo dugu.

"EiTB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (00:15), ETB2n (1:25) eta eitb.eus-en.