Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EHUko Pintura Masterreko ikasleen lana, gaur gauean, "EiTB Kultura"n

EiTB

Horrez gain, Talka galeriara bisita, Beñat Sarasola idazlearen kultur gomendioak eta Eider Iturriaga argazkilariaren lana jasoko ditu saioak.

  • Margoak eta pintzelak

    Margoak eta pintzelak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "EiTB Kultura" saioan, EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterrean sartuko dira. Bertako ikasleen lana ezagutuko dute eta Gasteizen antolatu duten erakusketara ere egingo dute bisita.

Horrez gain, Talka galeria bisitatuko dute Gasteizen: duela bi urte ireki zuen Gorka Basterretxeak arte garaikideari tokia egin nahi dion galeria hau.

Bestalde, Beñat Sarasola idazlearen kultur gomendioek ere tokia izango dute aste honetako saioan.

Eta amaitzeko, Eider Iturriaga argazkilariarekin izango dira hizketan: besteak beste, Berri Txarrak taldeko birako argazkiak atera ditu.

"EITB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en (00:20), ETB2n (00:30) eta eitb.eus-en.