Eitb Kultura
ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
Zinemaldiak ekarriko duenari begiratuko dio gaur gauean "EiTB Kultura" saioak
EiTB
Ben Sharrockek zuzendutako "Limbo" pelikula izango du saioak ardatz. Horretarako, Sharrockekin eta Irune Gurtubai ekoizlearekin izango dira.
-
"EiTB Kultura". Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 68. Donostia Zinemaldia izango du hizpide "EiTB Kultura" saioak. Pelikula batean arreta berezia jarri dute, Ben Sharrockek zuzendutako Limbo pelikulan, hain zuzen. Horretarako, Sharrockekin eta Irune Gurtubai ekoizlearekin izango dira. Pikaderoren ostean, elkarrekin egiten duten bigarren film luzea da Limbo, eta Zinemaldiaz gain, Cannesko zinema-jaialdian, Torontokoan eta Londreskoan ere hautatu dute.
Horrez gain, Lander Garro idazle eta zinemagilearekin ere izango dira bere disko, liburu eta pelikula kuttunen berri jasotzeko. Garrok Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala estreinatu berri du.
Getxoko kaleetan barrena ere ibiliko da saioa, aurtengo Getxophoto jaialdian "Kalera!" lelopean ikusgai jarritako argazkiak aztertzen.
Bukatzeko, Ezpalak musika taldearen estudioan ere izango dira; izan ere, bigarren diskoa kaleratzear daude.
"EiTB Kultura" 23:30ean izango da ikusgai gaur ETB1en eta 01:00ean ETB2n, eta baita eitb.eus-en ere.