Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

23:15ean

Nestor Basterretxearen argazki erakusketa, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EiTB

Horrez gain, Traktora Kooperatiba, Yogurinha Borovaren kultur proposamenak eta J Martina musika taldea ezagutuko ditu saioak.

  • Nestor Basterretxearen argazki erakusketa.

    Nestor Basterretxearen argazki erakusketa. Argazkia: EiTB.

Aste honetako "EiTB Kultura" saioak Traktora artisten kooperatiban zelan jarduten duten ezagutuko du.

Horrez gain, Yogurinha Borova musikariak bere gustuko pelikula, liburu eta diskoen berri emango ditu.

Nestor Basterretxeak argazkiak egitea du gustuko, eta horiek biltzen dituen erakusketara egingo du bisita saioak.

Amaitzeko, J Martina musika taldearengana joango da, Larrabetzura. Pop eta musika elektronikoa egiten dute, eta haien ibilbidea ezagutuko du saioak.

"EiTB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai, 23:15ean ETB1en eta 00:30ean ETB2n. Horrez gain, eitb.eus-en ere izango dira ikusgai.