Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

IZANIK proiektuari buruz, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EiTB

Saioa Eneritz Artetxe aktorearekin eta Olaia Martinez ilustratzailearekin ere izango da, eta Irungo Bitamine Faktoria bisitatuko du.

  • "EiTB Kultura"

    "EiTB Kultura". Argazkia: EiTB

Gaurko "EiTB Kultura" saioa IZANIK proiektuarekin hasiko da: artxibo irudiekin zein momentuan sortutakoekin zuzenean sortzen diren filmak osatzen duten proiektua. Jatsu Argarate musikariak eta Blanca Ortiga eta Maialen Belaustegi artista bisualek sortu dute, eta beraiekin izan da saioa.

Eneritz Artetxe aktorearen gustuko proposamenak zeintzuk diren ere jakingo dugu. Antzerki fisikoa, bufoia eta clownaren mundua ikertu eta bateratu ditu berak sortutako Dxusturi Teatroan. Antzerkigintzan, zineman eta telebistan jardun du lanean, hala nola ETB1eko "Goenkale" saioan. Lekeitioko Arragua espazioan hitz egin dute berarekin. Sorkuntza garaikidearen praktikak garatzeko gunea da.

Bitamine Faktoriak Irunen du egoitza: kultura ekoizpen eta sormen lantegia da. Sormen lana ahalbidetzen duen espazio ireki eta malgu bat bezala definitzen dute euren burua, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko leku egokia. Bertako arduradunekin hizketa egingo du "EiTB Kultura"ko lantaldeak. 

Eta Olaia Martinez ilustratzailearen lanak ere ezagutuko ditugu. Gehien landu duen eremua grafikoa izan da, batez ere grabatua, xilografia, seriegrafia eta litografia.

"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 23:15ean ETB1en eta 00:30ean ETB2n. Bi saioak eitb.eus-en bidez ere jarraitu ahal izango dira.