Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Jon Cazenaveren "Galerna" lana izango du hizpide "EiTB Kultura"k gaur gauean

EITB

Horrez gain, Sara Zozayaren kultur proposamenak, Ibon Landaren estudioa eta XSAKARA raperoaren abesti berria ezagutuko ditugu.

  • "EITB Kultura" saioa

    "EITB Kultura" saioa. Irudia: EITB

Lau kultur proposamen berri ekarriko ditu "EiTB Kultura"k gaurko saioan.

Jon Cazenave argazkilari donostiarrarekin hasiko dugu aste honetako saioa. 13 urte eman ditu Galerna lana garatzen, eta erakusgai jarri du orain. Bere azken lana Euskal Herriaren identitateari egindako omenaldi bat bezala deskribatzen du, eta hura ikustera joan gara.

Ondoren, Sara Zozaya musikariak bere gustuko pelikula, liburu eta diskoen berri eman digu. The Roo eta Nerabe musika taldeetan parte hartu ostean, orain bere proiekturik pertsonalena aurkezten dabil.

Ibon Landa artistaren estudiora ere sartu gara. Publizitatea eta bere proiektu pertsonalak batera uztartzen ditu, eta Arte eta Komunikazio Zuzendaritzako online Masterreko irakaslea ere bada.

Saioa amaitzeko, XSAKARA raperoak bere abesti berria aurkeztu digu, gure baserrian.

"EITB Kultura" 23:30ean izaten da ikusgai ETB1en, 00:35ean ETB2n, eta biak eitb.eus-en. Gainera, telebistan eman ondoren EITB Nahieranen ikus daiteke.