Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Jorge Moneo zinemagilearekin izango da "EITB Kultura" saioa gaur gauean
EITB Media
Amagoia Gurrutxaga kazetaria, Aran Santamaria artista eta Nize musika taldea ere izango dituzte protagonista.
-
EITB Kultura saioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa
Jorge Moneo zine zuzendariarekin zabalduko dute gaurko kulturaren leihoa. Almanaka izeneko lan berria du eskuartean, eta Gasteizko udal artxiboan ari da dokumentazioarekin lanean. Bertan izan da "EITB Kultura" saioa, bere aurreko lanez ere hizketan.
Amagoia Gurrutxaga kazetariak bere disko, liburu eta pelikula kuttunen berri emango du Zarauzko Garoa liburu-dendan eta Itxaropena inprimategian. Handik gertu, Zumaian, Aran Santamariaren lana biltzen duen erakusketa bisitatuko dute artista berarekin.
Nize musika taldearen emanaldiarekin amaituko da aste honetako saioa.
"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:30), ETB2n (00:55) eta eitb.eus-en.