Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

00:45etik aurrera ETB1en

'Harria Herria' ikuskizuna, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

'Bi hormetara' egitasmoa, Ane Barrenetxea abeslaria eta Ander Unzaga musikaria ere izango dituzte programan.

  • "EITB Kultura"

    "EITB Kultura". EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "EiTB Kultura" saioa Andrabideko harrobira joango da Dimegaz Kultur Elkarteko kideekin biltzeko. Proiektu bisual eta perfomatiboak eskalada eta dantza uztartu ditu Harria Herria ikuskizunean.

Ondoren, Bi hormetara espazioa ere ezagutu dute. Getxon dago, eta erakusketak eta tailerrak antolatzen dituzte. 

Bestalde, Ane Barrenetxea Sua taldeko abeslariak bere kultur proposamenen berri emango du. 

Eta, bukatzeko, Ander Unzaga musikariaren estudioan egongo dira, izenik gabeko bere lehen diskoaz hizketan.

"EITB Kultura" 00:45etik aurrera izango da ikusgai ETB1en, eta 01:00etik aurrera, ETB2n. Gainera, eitb.eus atarian ere ikusi ahalko da.