Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

"Estudiotik At. Bost urteko sorkuntza" erakusketa, gaur gauean, "EITB Kultura"n

EITB Media

Gainera, 'Non dago Mikel?' dokumentala, Arima musika taldeko Paule Bilbaoren kultur proposamenak eta Mikel Erkiagaren lana ezagutuko dituzte.

  • EITB Kultura

    EITB Kultura. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "EITB Kultura" saioak "Estudiotik At. Bost urteko sorkuntza" izeneko erakusketa ezagutuko du Donostiako Tabakaleran. Azken bost urteotan bertan egonaldia egin duten artisten lana dago ikusgai.

Bestalde, Miguel Angel Llamas eta Amaia Merino Non dago Mikel? dokumentalaren zuzendariek filmaren zati bat aurreratuko dute saioan.

Horrez gain, Arima musika taldeko Paule Bilbaok bere liburu, disko eta pelikula kuttunen berri eman du Tolosako Bonberenean.

Amaitzeko, Mikel Erkiaga margolari eta argazkilariaren estudiora sartuko dira.

"EITB Kultura" saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:30), ETB2n (01:05) eta eitb.eus-en.