Itxi

Etxekoak

Etxekoak

Etxekoak

22:00etan

Urtebetetze bat eta lan kontuak, gaur gauean, "Etxekoa Udan" telesailean

EiTB

Eiderrek Izaro botako du lanetik eta Xantiren familiak ez daki zer oparitu bere 70. urtemugagatik.

  • "Etxekoak" telesaileko aktoreak hondartzan

    "Etxekoak" telesaileko aktoreak. Argazkia: EiTB

Gaur, 22:00etan, "Etxekoak Udan" telesailaren atal berri bat izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. 

Eiderrek Izaro lanetik bota du, bere alaba zaintzen ibili den bitartean, Instagramera argazkiak igotzeagatik. Horri esker umea influencer arrakastatsu bat bilakatu da. Izarok Mariari laguntza eskatuko dio lana berreskuratzeko. 

Bestalde, etxeko lanetan laguntzera etortzen den Mariasunek Oier harrapatuko du lanera joan gabe. Une honetatik aurrera, sekretua gorde diezaion, era guztietako xantaiak egingo dizkio Mariasunek Oierri. 

Xantiren 70. urtebetetzea gerturatzen ari da eta familiak arazoak ditu oparia aukeratzerako orduan. Bidaia bat hartuta zuten aspalditik, baina egoera berriarekin bertan behera geratu da eta orain ez dakite ze oparitu. 

Nerea, Maria eta Eiderrek mendian eta Aitor, Oier eta Unaik hondartzan izandako gorabeherak ere ezagutuko ditugu. 

"Etxekoak Udan" igandero dago ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.