Itxi

Etxekoak

Etxekoak

Etxekoak

22:30ean

Amodio kontuak protagonista, gaur gauean, "Etxekoak Udan" saioko azken atalean

EiTB

Maria eta Unaiek zer egin erabaki beharko dute, eta Oierrek egiari aurre egin beharko dio. Gainera, Aitor Oier eta Unaiek elkar nola ezagutu zuten ere ikusi ahal izango dugu.

  • "Etxekoak Udan" saioko protagonistetako batzuk.

    "Etxekoak Udan" saioko protagonistetako batzuk. Argazkia: EiTB.

"Etxekoak Udan" saioaren denboraldiko zortzigarren eta azken atala izango da ikusgai gaur, 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Alde batetik, Mariak eta Unaiek nahitaez beraien harremanarekin zer egingo duten erabaki beharko dute. Oierren harremanarentzat ere egun erabakigarria izango da: emazteari gezurra esan eta uda osoa etxean bakarrik igaro ostean, egia esateko unea iritsi zaio.

Harremanekin jarraituz, Eiderrek berea berpizteko azken saiakera egingo du, baina gauzak ez dira berak espero bezala aterako.

Iñaki eta Arantxaren oporrak ere amaitu dira, eta Joxean betirako agurtu ahal izango dutela uste badute ere, agur esaterako orduan espero ez zuten albiste bat jasoko dute.

Azken atal horretan, gainera, Aitorrek, Oierrek eta Unaiek elkar nola ezagutu zuten ikusi ahal izango dugu. Denboran atzera egingo dugu 1994ra arte; gauzak asko aldatu dira ordutik.

Lolik, bere aldetik, hirukote bat sortu nahi du bere senarra eta Xantirekin batera. Hirurak elkarrekin bizi daitezen nahi du, baina Xantik beraien arteko harremanaren jarraipena baldintzatuko duen erabaki bat hartu beharko du.

Amaitzeko, Izarok bere neska-lagun berria familiari aurkeztu nahi dio, eta lan horretan nola moldatzen den ikusiko dugu.

"Etxekoak Udan" saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.