Publizitatea
Itxi

2015/08/28

12:04

Euskaldunak

21:10ean

Gaur gauean Hasier Etxeberriaren 'Euskaldunak' saioa hasiko da

A.E.

Miren Agur Meabe, Xabier Amuriza eta Pedro Miguel Etxenike bilduko ditu Gazteluko aparteko etxe batean, euren bizitzaz, lanaz eta mundua ikusteko eraz solasean.

0:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, 'Euskaldunak' saioa hasiko da ETB1en. Saioaren gaurko atal honetan, Hasier Etxeberriak Miren Agur Meabe, Xabier Amuriza eta Pedro Miguel Etxenike bilduko ditu Gaztelu herri txikiko aparteko etxe batean, euren bizitzaz, lanaz eta mundua ikusteko eraz solasean aritzeko.

Etxeberriak Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxagarekin egindako atal berezia eskaini zuen Gabonetan ETBk, eta beste lau atal berri ikusteko aukera izango dugu datozen asteetan.

Zer esan asko duten beste hiru euskaldun bildu ditu Etxeberriak Gaztelun elkarrekin patxadaz mintza daitezen: Miren Agur Meabe idazlea, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea eta Pedro Miguel Etxenike fisikaria. Lehenengoz izango duten hitzordu horretan, bakoitzaren alde pertsonalena aireratuko dute, 21:10etik aurrera, ETB1en.

Hurrengo asteetan emango diren ataletan, beste euskal hiruko seinalatuak ikusi ahal izango ditugu. Saio batean, Judas Arrieta, Txinan urte asko eman dituen artista, Txaro Arteaga, kazetari eta Emakundeko zuzendari nagusi ohia, eta Julen Madariaga, ETAren sortzaileetako bat izan zena, egon dira. Beste batean, Iñaki Perurena harri-jasotzaile eta aktorea, Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Joseba Errekalde, New Yorkeko Petrossian jatetxean jangelako buru izandakoa eta gaur egun Harri-Beltza hiesaren aurkako elkartearen presidente dena, bilduko ditu Hasier Etxeberriak. Hurrengoan, berriz, Pello Zabala, fraide frantziskotarra eta eguraldian aditua, Kontxu Odriozola, 'Goenkale'ko Maria Luisa ezaguna, eta Jon Plazaola 'Allí Abajo' telesaileko protagonista arrakastatsua hurbilduko dira Gaztelura.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;