Itxi

Euskalonski

Euskalonski

Euskalonski

22:30ean

'Euskalonski' Bruselan egongo da gaur gauean

EITB

Parlamentari eta txokolategileen artean izango da Pello Reparaz Europako hiriburuan.

0:26

Parlamentari eta txokolategile artean egongo da Pello Reparaz gaurko 'Euskalonski' saioan, Europako hiriburuan, Bruselan, hain zuzen ere.

Hiria ezagutzen hasteko, Manneken Pis ezagunaren ondoan geratuko da Bergarako Mikel Igartuarekin, eta ume txizontzia Athleticen elastikoarekin jantzi izan dela esango digu. Xabier Carrera ingeniaria Autoworld museoan ezagutu ondoren Pol Hermann euskalonskiarekin topatuko da Pello, Tai Chia zer den ikasi eta parkean praktikatzeko.

Parlamentuaren bi aldetara beste hainbat euskalonskirekin ibiliko da solasean: Olga Perezek auzo afrikarreko kultura eta janaria erakutsiko dizkio, eta Nia Acosta aktoreak, parlamentarien makro parrandak; Jesus Agirrekin muskuiluak nola jaten diren ikasiko du, eta, azkenik, Maria Montero eta euskal etxeko lagunekin kantuan ibiliko da pianoaren inguruan.

Atomiumari musika jarri ondoren, agur esateko ordua iritsiko zaio Pello Reparazi.

'Euskalonski' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.