Itxi

Eztabaidan

Eztabaidan

Eztabaidan

KORONABIRUSA COVID-19

Bidali zure bideo, galdera eta kezkak 'Eztabaidan'en WhatsAppera

Koronabirusarekin, koarentenarekin edo konfinamenduarekin lotutako edozein galdera, kezka edo esperientzia bidali dezakezue 688 60 50 96 WhatsApp zenbakira.

  • Klaudio Landa, saioaren aurkezlea

    Klaudio Landa, saioaren aurkezlea

Ez dira egun errazak. Pandemia gure bizitzak erabat baldintzatzen ari da, baina "Eztabaidan" saioan albisteak ulertzen, informatzen, eztabaidatzen jarraitu behar dugu.

Koronabirusak eraginda hainbat egoera, galdera, kezka eta ardura ari dira sortzen eta horiek denak saioan erakutsi eta argitu nahi ditugu. Horregatik, zuen laguntza inoiz baino gehiago behar dugu eta WhatsApp zenbaki bat jarri dugu zuen eskura: 688 60 50 96.

Konfinamendu garai honetako edozein istorio konta dezakezue bertan, alaia zein tristea, bitxia...edozein iradokizun, kezka edo galdera. Etxe barruan itxialdia nola bizi duzuen kontatu ahal diguzue, zuen inguruko umeek denbora hau nola igarotzen ari diren erakutsi, Gobernuak jarritako neurri-sorten inguruko zuen zalantzak edo esperientziak mahai gainean jarri ditzakezue…

Beraz, badakizue, koronabirusak eragindako egoera honen inguruan bideorik edo audiorik, zein kezka edo galderarik baduzu, bidali "Eztabaidan" saioaren WhatsAppera.