Itxi

Floorren arauak

Floorren arauak

Floorren arauak

Emmy®Kids saria jaso du

"Floorren arauak" gaztetxoentzako telesailaren estreinaldia gaur gauean

EITB MEDIA

Neskatoaren abentura dibertigarri eta anarkikoak ostiralero ETB1en 21:00etan emitituko dira. Gainera, EITB Nahieranek esklusiban emango ditu atalak aldez aurretik.

0:26
Floor

Gaur gauean, ETB1ek "Floorren arauak" gaztetxoentzako fikzioa estreinatuko du. Ostiralero ETB1en 21:00etan emitituko da, eta amaitu berri den "Go!azen!" telesailak utzitako tartea betetzera dator. Gainera, datorren astelehenetik aurrera, EITB Nahieran plataforman, egunero esklusiban atal berri bat  izango da ikusgai.

Marjon Hoffmanek idatzitako gazte literaturako liburu sorta arrakastatsuetan oinarritutako telesaila da, eta Floor izeneko neskatoaren bizipenak jarraitzen ditu. Floor ume burugogorra da eta bizitzaren aurrean ikuspegi berezia du. Neskatoak argi dauka, helduek bezalaxe, haurrek ere euren arau propioak sor ditzaketela. Eta horixe egiten du berak. Lehen pertsonan bizitako esperientzietatik ikasten du, eta beste gazteekin partekatzen dituen arauak asmatzen ditu ondoren.

Atal bakoitzean eguneroko egoera desberdinei aurre egiten saiatzen da: nola bizi neba jasangaitz batekin?; Zer egin dezakezu beroki itsusi bat oparitzen dizutenean?; Nola moldatu zure lagunik onenak inpetigoa badu, eta zuk ere nahi baduzu?; Zergatik da karpa kirol-arrantza gizonezkoentzako kontua soilik? Floorrek egoera hauentzako eta beste askorentzako erantzunak ezagutzen ditu.

Maurice Trouwborstek zuzenduta, Bobbie Mulder, Ferdi Stofmeel, Elisa Beuger, Ole Kroes eta Romy Voll aktoreek osatzen dute antzezle talde nagusia.

Gainera, "Floorren Arauak" telesailak hainbat sari eta izendapen jaso ditu, besteak beste, 2020an Emmy Kid Nazioarteko saria eskuratu zuen.

Sariak:

Cinekid, Epaimahaiaren Saria Telesail Onenari - 2018

Cinekid, Publikoaren Sari Nazionala - 2019

Emmy Kid Nazioarteko Sariak - 2020

Izendapenak:

Cinekid, Publikoaren Sari Nazionala - 2018

Golden K Sarien Gala - Ketnet Urteko Telesaila - 2019

Directors NL Saria - 2. denboraldia, Maurice Trouw Borst - 2020

Cinekid, Holandako Fikziozko Telesail Onena - 2020

Golden K Sarien Gala - Ketnet Urteko Telesaila - 2020