Gailurra Xtreme
22:30ean
Zurizatik Candanchurako etapa gogorra, gaurko 'Gailurra Xtreme Perdido' saioan
EITB
32 kilometroko etapa izango da, 1.654 metroko desnibel positiboarekin.
Gaur gauean, Zurizatik Candanchurako mendi-lasterketari aurre egingo diote 'Gailurra Xtreme Perdido' saioko lehiakideek.
Nafarroako basoak atzean utzi ondoren, etapa guztia Aragoiko lurretan egingo dute. Nekea eta gogortasuna inoiz baino gehiago nabarituko dute denek, bai lehiakideek eta baita kameralariek ere. Etapak 32 kilometro izango ditu eta 1.654 metroko desnibel positiboa.
Otsagabiatik Zurizara arteko etapak bi lehiakide utzi zituen lehiatik kanpo. Sarah Ugarte donostiarrak bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa, belauneko arazo batzuk medio. Lehiakideek, bestalde, Ainhitze Kalonje hernaniarra kanporatzea erabaki zuten.
'Gailurra Xtreme Perdido' ostegunero izaten da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.