Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

CASTINGA

Bigarren denboraldirako lehiakide bila dabil 'Gailurra Xtreme'!

EITB

Lehiakideek beste mendi ibilbide bat egin beharko dute, euren bizitzako erronkarik gogorrenetako bati aurre eginez.

0:21

'Gailurra Xtreme' lehiakide bila dabil. Bigarren denboraldi honetarako, 22 lagun behar ditu ETB1eko saioak, aurreko edizioan baino 10 gehiago.

Lehiakideek beste mendi ibilbide bat egin beharko dute, euren bizitzako erronkarik gogorrenetako bati aurre eginez.

Mendia, orientazioa eta erronkak gustuko badituzu, ez galdu aukera! Zure datuak bidali, gailurra@eitb.eus helbidera idatziz edota 650 503 001 telefono zenbakira deituz.

Castingak hurrengo asteetan egingo dira, eta saioa ekainaren 1etik 15era grabatuko da.

OHARRA: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna PRIMETIME MEDIA S.L ekoiztetxea da (IFK: B-95734638. Egoitza: Basurtuko kaputxinoak 2, 48013 Bilbo. Telefonoa: 944 233 302). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: ptm@primetimem.com.