Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

22:20an

Saioa mendian eta Ultzamako bailaran, gaur, 'Gailurra Neguan' saioan

A.E.|EiTB

Besteak beste, Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Xabi Solano, Oinatz Bengoetxea, Donato eta Patxi Larretxea, eta Andoni Urbistondo izango dituzte bidelagun.

0:20

Gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus.-en, 'Gailurra Neguan' saioa izango da ikusgai, 22:20tik aurrera. Andoni Aizpuru eta Irati Anda aurkezleak Nafarroan ibiliko dira. Saioa mendia eta Ultzamako bailaran arituko dira, bertako istorio eta bitxikeriak Euskal Herriari erakusteko.

Saio honetan, gonbidatu bereziak izango dituzte bidelagun egunean zehar eta baita afarian ere. Besteak beste, Xabi Solano musikaria, Oinatz Bengoetxea pilotaria, Donato eta Patxi Larretxea aizkolariak, eta Andoni Urbistondo irratiko kirol esataria.

Hauez gain, astero bezala, mendiarekin lotura duten pertsonaiak elkarrizketatu eta beraien istorioak ere ezagutuko dituzte. Gerra garaian kontrabandista izan zen gizonezko baten bizipenak jasoko dituzte. Eta elur jauzi bat gertatuz gero, zer egin behar den ikasi ere bai.

Kirolek ere izango dute tartea saio honetan. Iratik, esaterako, mushinga probatuko du. Txakurrek tiratzen duten quad batean ibiliko da. Andonik, berriz, txakurren alboan egingo du lasterka. Canicrossa egingo baitu.

Amaitzeko, 1.418 metroko gailurra egin eta Ultzamaldea ezagutu eta gero, Arraitz-Orkinera jaitsiko dira. Bertan, Benta Miguel jatetxean egingo dute denek batera afaria.

'Gailurra Neguan' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.