Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

22:15ean

Beriaingo kilometro bertikaleko lasterketa, gaur, 'Gailurra Xtreme'n

EITB

Bost kilometroko distantzian 1.000 metroko desnibela igo beharko dute Irati Andak eta Ibon Gaztañazpik.

0:26

Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi aurkezleek Beriaingo kilometro bertikaleko lasterketan parte hartuko dute gaurko 'Gailurra Xtreme' saioan. Erronka gogorra izango da, 5 kilometroko distantzian 1.000 metroko desnibela igo beharko baitute ahalik eta arinen. Zatirik zailena 3. kilometrotik aurrerakoa izango da, 800 metroko desnibel positiboa baitago azken bi kilometroetan.

Baina ez dute bakarrik egingo, bakoitzak aditu bat izango du bere ondoan helburua lortzeko. Ibonek Oier Ariznabarreta korrikalariaren laguntza izango du, eta Iratik, aldiz, Aitziber Ibarbiarena. Lasterketa zailtzeko, denbora mugatua izango dute, 70 minutu besterik ez, eta Iñigo Lariz eta Inma Aranburu korrikalariak izango dituzte atzetik, denbora markatzen; harrapatzen badituzte, lehiatik kanpo geratuko dira.

Hori guztia Alberto programako zuzendari teknikoaren eta Gari osasun arduradunaren kontrolpean egingo da. Irati eta Ibonen zain egongo dira bidean zehar eta helmugan, animoak emateko. Proba laburra izanik, ikus-entzuleek ia zuzeneko lasterketa balitz bezala ikusi ahal izango dute. Gai izango al dira hain lasterketa gogorra amaitzeko? Zein bikotek irabaziko du?

'Gailurra Xtreme' saioaren hirugarren atala gaur izango da ikusgai, ETB1en 22:15ean.

15ean.