Ganbarazaleak
Ganbarazaleak
Ba al dakizu zer den irudian agertzen den objektua?
Gipuzkoako Aldundiaren gordailuan aurkitu dugu, Irunen, eta ‘Ganbarazaleak’ saioan erakutsiko dugu, gaur gauean, 22:25etik aurrera, ETB1en.
'Ganbarazaleak' saioaren bosgarren atalean ere, asteartean, mota eta tankera guztietako objetuak erakutsiko dituzte.
Argazkian agertzen den objektua XX. mende hasierakoa da eta Gipuzkoako Aldundiaren gordailuan aurkituko dugu. Baina, zer den asmatzerik bai? Irunen dago gordailua, eta Euskal Herriaren historiarekin zerikusia duen ondarea biltzen dute bertan: 55.000 pieza inguru. Objektu horiek jaso, konpondu eta museoen zein erakusketen bidez erakusten dizkiete biztanleei.
Erantzuna eta azalpen guztiak, 'Ganbarazaleak' saioan, 22:25etik aurrera, ETB1en.