cerrar buscador

Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

Parte hartzeko azken eguna:2021/11/17

Aloña Oiartzabal izan da, sorpresaren lehiaketako irabazlea

Aloña Oiartzabal izan da, sorpresaren lehiaketako irabazlea

Tamalez, Covid-19ak izan duen gorakadaren ondorioz eta Eusko Jaurlaritzak aste honetan eman dituen gidalerroak jarraituz, EITB Mediak etxera bisita ez egiteko erabakia hartu du. Hala ere, irabazleak sari bat jasoko du.

"Go!azen" telesaileko bi aktorek jarraitzaile baten etxera egin beharreko bisita bertan behera uztea erabaki du EITB Mediak, Covid-19 gaixotasunak hartu duen indarra ikusita eta Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu dituen erabakiak kontutan hartuta.

Aloña Oiartzabal, Astigarragakoa, izan da zozketako irabazlea. Euren plana lehen atal hau etxean ikustea zen 6, 9 eta 12 urteko seme-alabekin eta txokolate beroa eta bizkotxoa jatea.

Bisita jaso ez arren, opariak jasoko dituzte: kaleratu berri dugun "Go!azen"en diskoa eta azken liburua.

Asko sentitzen dugu egoera honetan egotea berriz ere. Baina MILA MILIOI aldiz eskertzen dizuegu guztioi parte hartu izanak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • 0:24

    Aloña Oiartzabal izan da, ''Go!azen''en estreinaldiko sorpresaren irabazlea

    Tamalez, Covid-ak azken astean izan duen igoeraren ondorioz eta Eusko Jaurlaritzak eman dituen gidalerroei jarraituz, EITB Mediak inoren etxera ez joatea erabaki du. Baina irabazleak opari bat jasoko du.