Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

7. atala

Nikolek bere gaiztakeria aterako du berriz ere, gaurko 'Go!azen'en

EiTB

"Ikaskideen alde egitearren" barbakoa bat egitea otuko zaio ordezkariari, baina bere postua bere helburuetarako erabiliko du berriz ere.

0:28

Nikole izango dugu protagonista ostiral gauean 'Go!azen 5.0' telesailaren zazpigarren atalean. Bere gaiztakeria noraino iristen den erakutsiko du beste behin ere gelako ordezkariak.

Barbakoa eguna izango dute aste honetan Basakabin. Gelako ordezkari diren aldetik eta ikaskideen alde zerbait egitearren, barbakoa bat egitea proposatuko dio Nikolek Zuzeni eta honek onartu egingo du. Hori bai, antolaketa osoa neskaren esku utziko du eta hortaz baliatuko da ordezkaria gustuko ez dituen ikaskideak izorratu eta bere helburuak betetzeko. Lanak banatzean Eliri eta Naiari zailenak eta gogorrenak utziko dizkie. Festa lehertuko ote da azkenean?

Naia eta Julen, berriz, zoriontsu daude. Aurreko ataleko zita primeran amaitu zuten eta bikote harreman hasi dute. Baina luzerako izango ote da?

Elik, aldiz, barbakoako lanekin nahikoa ez, eta bere aita eta Amaia ezkontzekotan dabitzala jakingo du. Behingoagatik, Zurirekin dituen desadostasunak alde batera utziko ditu, ezkontza hori eragotzi ahal izateko. Ikusteko dago zer otuko zaien eta lortuko ote duten.

Eta azkenik, Jontxu saiatu eta saiatu ari da, pilotan jokatzen ikasi eta partida irabazi ahal izateko.

Hau guztia eta gehiago, gaur gauean, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.