Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

'Go!azen-amaiera' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Telesaileko aktoreek beraien ibilbidearen errepasoa egingo dute.

  • Ainhoa Larrañaga

    Ainhoa Larrañaga

Gaur gauean, 'Go!azen-amaiera' saio berezia izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan. Denboraldia amaitu ostean, telesaileko aktoreek beraien ibilbidearen errepasoa egingo dute saio berezi batean. Horretarako, aktoreak Basakabira itzuliko dira, eta sekuentzia gogokoenak gogora ekarri, zuzenean abestu eta azken aldiz elkartuko dira.

Hartara, Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Asier Burguete, Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Nerea Mazo, Iker Villa, Maria Redondo, Oihan Moreno, Beñat Iturbe, Inma Fernandez, Asier Oruesagasti eta Itziar Urretabizkaia ikusiko ditugu kamera aurrean, orain arte ezagunak izan ez diren kontuak azaltzen.

Besteak beste, Ainhoa Larrañagak eta Aritz Mendiolak (Eli eta Gari) elkarrekin abestuko dute, Miren Arrietak (Ane) Rennesen ikasketak egiten ari den Nerea Mazori (Nikole) deituko dio bertan nolako bizimodua duen galdetzeko, eta Iholdi Beristainek (Naia) eta Beñat Iturbek (Julen) azken bi urte hauetan beraien pertsonaiek bizi izandako gorabeherak ekarriko dituzte gogora.

Gainera, Seaskaren 50 urteak ospatzeko joan zen astean egin zen aurrestreinaldiko irudi esklusiboak ikusi ahalko dira saio berezi honetan. Egun horretan, aktoreek azken atala ikusi zuten lehen aldiz, eta ezin izan zioten negarrari eutsi beraientzat hain berezia izan zen agurrean.

'Go!azen-amaiera' gaur izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.