Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Sinadura ekitaldia

'Go!azen'eko liburuen sinadura ekitaldia, larunbatean Bizkaiko Foru Liburutegian

A.A. | EITB

Kimetz Renteria (Gabo), Andrea Mora (Sara) eta Jasone Osoro idazlea liburuak sinatzen arituko dira Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta.

  • Nikola Zalduegi (Eneko) eta Lorea Intxausti (June) liburuak sinatzen

    Nikola Zalduegi (Eneko) eta Lorea Intxausti (June) liburuak sinatzen. Irudia: EiTB

'Go!azen'eko aktoreak eta Jasone Osoro idazlea liburuak sinatzen egongo dira larunbatean, azaroaren 23an, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Kimetz Renteria (Gabo) eta Andrea Mora (Sara) aktore gazteak eta Jasone Osoro, 'Go!azen' bildumako liburuen idazlea, izango dira Bilboko Diputazio kaleko 7. zenbakian dagoen Foru Liburutegian, 11:30etik 13:00era.

Irakurzaletasuna bultzatu eta telesaileko jarraitzaile eta aktoreak aurrez aurre egoteko ekitaldia izango da. Gainera, Iritsi gara! liburua bertan erosteko aukera izango da.

Hain zuzen ere, Iritsi gara! du izena bildumako lehen liburuak, eta salgai dago jada liburu-dendetan eta EiTB Dendan. Bildumako bigarren liburua ere bidean da. Eiderren egunerokoa izango du izena, eta abenduko lehen egunetan iritsiko da saltokietara.