Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Abesten eta dantzatzen

'Go!azen'eko aktoreak Bilboko metroan izan dira

A.A. | EiTB

Telesaila pantaila guztietan estreinatu bezperan, San Mameseko geltokian aritu dira aktoreak kantatzen.

1:32
'Go!azen 6.0'ko aktoreak Bilboko Metroko San Mameseko geltokian abesten eta dantzatzen

'Go!azen'eko aktoreak aurrez aurre ikusteko aukera izan dute Bilboko metrora gerturatu diren lagunek.

Telesaila pantaila guztietan estreinatu baino egun bat lehenago, San Mameseko geltokian (Termibuseko irteeran) ekitalditxo bat egin dute ETB1eko telesaileko aktore gazteek.

Oihan Vega Gaztea irratiko esatariak aurkeztuta, ostiralean hasiko den denboraldi berriko lau abesti eta koreografia eskaini dituzte bertaratu diren guztien aurrean.