Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

ETB1en eta webean

'Go!azen 5.0' telesailaren antzezlana, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Eli, Zuri, Iker, Julen eta Markel dira umorez beteriko istorio honetako protagonistak, eta Amaia ere ikusiko ditugu oholtza gainean.

0:24
'Go!azen 5.0' denboraldiko aktoreak taula gainean

2019 hasieran Amurrion eskaini zuten 'Go!azen antzezlana'ren emanaldia izango dugu ikusgai gaur iluntzean ETB1en, 21:00etatik aurrera.

Eli, Zuri, Iker, Julen eta Markel dira istorio honetako protagonistak, eta Amaia, ingeleseko irakaslea, ere ikusiko ditugu oholtza gainean. Umorez beteriko obra musikala da.

Uda iristearekin batera, Eli, Julen eta lagunak Basakabira iritsiko dira. Ikasle berrien artean, Iker eta Zuri daude. Azken hau, Eliren ahizpaordekoa da, hau da, Eliren aitaren neskalagunaren alaba. Eta gainera, ingeleseko irakasle berria da Zuriren ama; alegia, Eliren aitaren neskalaguna. Infernua da hori guztia Elirentzat.

Beste ikasle berria Iker da. Itxura batean jatorra ematen du, baina badu zerbait misteriotsua.

5.0ko aktoreak berriz ere gure pantailetan ikusteko aukera izango dugu, 'Go!azen antzezlanean', telesailaren ohiko ordutegian, 21:00etan.