Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

5. atalaren aurrerapena

Eneko eta Eider, gero eta gusturago elkarrekin, gaurko 'Go!azen'eko atalean

EiTB

Aitak entrenatzera behartu arren, Eiderrek Eneko entseguetara joaten jarraitu ahal izateko trikimailua asmatu du.

  • Eider eta Eneko, 'Go!azen 6.0'n

    Eneko, Eiderri begira. Irudia: EiTB

Gazteak gogaituta daude Amaiak ezarritako inposaketekin eta beraien eskubideak aldarrikatu nahian, asaldatu egingo dira 'Go!azen' telesailaren atalean. Zorrotzago bilakatu denetik Basakabin ez dute gustuko eta horren berri eman nahi izango dio Desik.

Desiren iritsierak, bestalde, Telmoren barrenak astoratuko ditu, guztiz maiteminduta baitago.  

Eneko frikiekin entseatzen hasia da eta Eider eta bera gero eta gusturago sentituko dira elkarrekin. Hala ere, aitak ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, izan ere, smartwatchean atzeman baitu Enekok ez duela nahiko entrenatu, eta hortaz, deitu egingo dio, egoera irauli nahian.

Eneko, berriz, beldur da ea horrek entseatzeko denbora kenduko dion, baina Eiderri esker, trikamailu aparta asmatuko dute elkarrekin dantzan egiten jarraitu  ahal izateko.

Maddi, ordea, jeloskor jarriko da eta ez zaio batere gustatuko Enekok eta Eiderrek elkarrekin duten harremana.

Bitartean, Sarak eta Aimarrek isilpean jarraituko dute eta hainbat gorabehera biziko dituzte Sararen aita maiteminduta daudela ez ohartzeko.

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.