Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

12. atalaren aurrerapena

Eneko Manchesterren hartuko dute, gaur gauean, "Go!azen"en

EiTB

Gainera, Junek eta Danelek frikiak direla publiko egingo dute eta Aimarrek ihes egingo du Basakabitik Sararekin elkartzeko.

0:24
Enekok Eider besarkatuko du Cityn hartu dutela jakitean 'Go!azen' telesailean

Bi atal bakarrik gelditzen zaizkio "Go!azen" telesailaren denboraldi honi. Gaur gauean, Manchester Cityn hartu dutela jakingo du Enekok. Bestetik, Junek eta Danelek frikiak direla esango diote mundu guztiari eta Aimarrek, berriz, alde egingo du Basakabitik Sararekin elkartu ahal izateko.

Bere ametsetako bat beteko du Enekok. Uda osoa darama gogor entrenatzen futbolari profesionala izateko helburuarekin eta azkenik, Manchester Cityn hartu dutela jakinaraziko dio aitak. Baina badu arazo bat albiste horrek ere: Manchesterren egon beharko du Enekok Basakabiko azken funtzioaren egunean. Baina berak funtzioan parte hartu nahi du, taldekideei hitza eman zien eta dantza egin nahi du. Zer egingo du? Futbolaria izatea ote da benetan bere ametsa? Ala aitaren nahia soilik da?

Junek eta Danelek, berriz, Igorri eta Maddiri dieten beldurra gainditu beharko dute eta mundu guztiari frikiak direla aitortu beharko diote. Hori egitea lortzen badute, benetan diren bezalakoak izateko aukera izango dute, presiorik gabe, itxurak egin beharrik gabe...

Aimar lur jota dago. Sara kaleratu dute bere amaren erruz eta Cambrilsera joango da lanera. Ez du neskarengandik urrundu nahi orain, harremana bideratzea lortu dutenean. Beraz, bi aldiz pentsatu gabe, motxila bete eta alde egingo du Basakabitik. Bera ere Cambrilsera joango da Sararekin. Hori da asmoa behintzat...

Hori guztia, gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen aplikazioan eta EiTB Nahieran atarian ere.