Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Azken atalaren aurrerapena

Basakabiko azken eguna iritsi da 'Go!azen'era

EiTB

Gaurko atalean, azken eguneko funtzioa eskainiko dute ikasleek. Eta Telmok, berriz, irudi berria erakutsiko du.

0:25
Igor eta Maddi Amaiaren bulegoan 'Go!azen 6.0'ko azken atalean

Iritsi da Basakabi udalekuko azken eguna "Go!azen 6.0" telesailera. Gaurko atalean, hainbestetan entseatutako azken funtzioa egiteko ordua iritsiko zaie ikasleei. Bestetik, Telmok irudi berria izango du.

Udalekua amaitzear dago. ETBkoak Eiderren eta lagunen funtzioa grabatzera etorri behar dute eta dantza hori denen aurrean egiteko ordua iritsi da. Baina sorpresa bat ere izango dute: Enekoren aita azalduko da eta maletak egiteko eskatuko dio semeari. Funtzioa utzi eta Manchesterrera joan beharko du.

Maddik, berriz, Igorren tranpan ez erortzea erabakiko du. Ez du onartuko berak bakarrik lapurtu zuela Amaiaren autoa eta egia esango du zuzendariaren aurrean. Ordainetan, Igorrek mehatxua bete eta "Maialentxu pixontzia" Maddi dela zabalduko du. Gaindituko al du Maddik egoera? Nola erantzungo du jendearen barreen aurrean?

Azkenik, Telmok irudia aldatuko du Desiren gustukoa izateko. Dotore, baina aldi berean, moderno xamar jantziko da. Hala ere, zenbat iraungo dio galai itxura horrek?

'Go!azen 6.0'ren azken atala gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen aplikazioan eta EiTB Nahieran atarian ere.