Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

Hainbat gorabehera etxetik irten gabe, gaur gauean, "Go!azen Etxean" saioan

EiTB

Guztiok bezala, "Go!azen"eko protagonistak itxialdia euren etxeetan igarotzen ari dira, eta egoera hau nola bizi duten ikusiko dugu astero.

  • "Go!azen Etxean" saioaren protagonistak

    "Go!azen Etxean" saioaren protagonistak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

"Go!azen Etxean" saioaren bigarren atala izango da ikusgai, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en. Mundu osoan bizi dugun egoerak eragina izan du "Go!azen"eko protagonisten eguneroko bizitzan ere. Itxialdi egun hauetan etxean geratu dira, eta aste honetan zehar hainbat gorabehera izan dituzte.

Enekok ahalegina egingo du lagunek Igor barkatu dezaten, baina deia ez da uste bezala aterako. Gainera, Junek eta Danelek youtuber izateko ametsarekin aurrera jarraitzen dute, eskuak nola garbitu azaltzen duen tutorial batekin. Bestetik, Eiderrek Dance for future ekimena martxan jarri du, eta, horretarako, bere lagun guztiak dantzan jarri nahi ditu sare sozialetan zabalduko diren bideoak sortuz. Markelek, bere aldetik, udan lana lortzeko asmoekin jarraitzen du, oraingoz arrakasta gutxi badu ere.

Aurreko astean bezala, oraingoan ere hainbat abesti kantatu eta dantzatuko dituzte gure protagonistek. 

Saio bakoitzak 50 minutuko iraupena izango du eta astero atal berri bat eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, itxialdi astun hau ahalik eta era egokienean igaro asmoz. Gainera, atal berezi hauetan datorren udarako hainbat gertakariren lehen urratsak ikusi ahal izango dira.

"Go!azen Etxean" 22:30ean izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Igandeetan errepikapena izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.