Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Mugikorretarako aplikazioa

Goazen APP-a berritu egin da!

EITB Media

9.0 denboraldiari ekiteko berrikuntza ugarirekin dator ETB1eko telesailaren mugikorretarako aplikazioa: inkesta eta zozketetan parte hartzeko aukera izango da edota bideo eta atalak gustuko ditugun ala ez adierazi ahalko da.

  • Eguneratu Goazen mugikorretarako aplikazioa

    Eguneratu Goazen mugikorretarako aplikazioa. Argazkia: EITB Media.

Berrikuntzak ditu "Go!azen" telesailaren mugikorretarako aplikazioak. 9.0 denboraldia hastearekin batera, itxura berria du eta aukera gehiago eskaintzen ditu.

Besteak beste, telesailari buruzko inkestetan, fan-testetan edota Go!azen produktuen zozketetan parte hartu ahal izango da mugikorrean bertan. Gazteek edota jarraitzaileen gurasoek izen-emate azkar eta erraz bat egin dezakete aplikazioan, "El Conquistador del Caribe" edota "Baserria" saioen aplikazioetan egin izan denaren berbera. Horri esker telesailari buruzko inkestetan edota produktuen zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Horrekin batera, aurrerantzean APPan publikatu diren edukiak gustuko edo ez gustuko ote dituen esan ahal izango du erabiltzaileak, sare sozialetan ohikoa den hatzaren emotikonoa erabilita.

Aldaketa hauekin guztiekin gozatu ahal izateko, Google Play (Android telefonoetan) edo APP Store (iOS gailuetan) zerbitzuetan sartu eta APPa eguneratu behar da. Modu horretara argitaratuta dagoen edizio berriena instalatuko da gailuetan.