Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

DENBORALDI BERRIA

Gaur bukatuko da "Go!azen 10"erako aktore izateko bideo-castinga bidaltzeko epea

Telesaileko aktore izan nahi duten hautagaiek bideo bat bidali beharko dute bere burua aurkeztuz eta abesten edo dantzatzen dakitela erakutsiz.

  • Castinga martxan da!

    Castinga martxan da!

Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxeak elkarrekin ekoizten duten "Go!azen" telesailak aktore berriak behar ditu hurrengo denboraldirako. Udan grabatuko den 10. denboraldian parte hartuko dute aktore berri horiek, aurreko urteetako gazteekin batera. Bilaketa lanari ekiteko, casting bat abiatu dute eta igandean, otsailak 25, bukatuko da.

Aktore lanetan aritu nahi duten 16 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutako castinga izango da, eta interpretatzeko, abesteko eta dantzatzeko dituzten gaitasunak erakutsi beharko dituzte bertan.

Aktore izan nahi duten hautagaiek euren bideoa (horizontalean) igorri beharko dute telesailaren helbide elektronikoaren bidez.