X-eli-X

X-eli-X

Eli
Ainhoa Larrañaga
Eli

Neska gogorra izaten jarraitzen du Elik (Dulce Elizondo izenez); "ñoñokeriak" ez ditu batere gustuko.

Aitarekin, Amaiarekin, Zurirekin, Garazirekin eta Ander txikiarekin bizitzen egon ondoren, bazeukan gogoa bere kontura bizitzen jartzeko. Beraz, pisu bat hartu du alokairuan Anerekin (Basakabin egin zuen lagunarekin), Zurirekin (bere ahizpatzakoarekin) eta Enararekin (Zuriren neska-lagunarekin). Lortuko ote dute ongi konpontzea?

Ainhoa Larrañaga

Hernaniko abeslari eta aktore gazteak egiten du Eliren papera. 2015eko udan, "Kantugiro" saioan ikusi genuen, Hernanin egin zuten saioan. Ed Sheeran abeslariaren 'I See Fire' abestu zuen eta irabazi egin zuen lehiaketa hura. Musika munduan aurrera egin du eta Eskuminak izeneko diskoa kaleratu du eta hainbat talde eta bakarlarirekin kolaborazioak egin ditu.

Aktore gisa lehen lanetako bat izan zen Eliren papera. Geroago etorri dira "El Internado: Las cumbres", "Intimidad" eta "La que se avecina" telesailetan egindako lanak.