Julen

Julen

Beñat
Julen
Beñat Iturbe

Mutil alaia eta argia da Julen. Edonon eta edozein momentutan ondo pasatzea bilatzen du eta horretarako irakasleei bihurrikeriak egitea da bere denbora-pasa gustukoena.

Horrez gainera, jende artean arrakasta daukan pertsona bat da; erraz egiten ditu lagunak. Julen ez da galduko inon!

Nikoleren txikitako laguna da eta normalean ongi konpontzen da berarekin, nahiz eta batzuetan neskaren berekoikeriak haserretzen duen.

Beñat Iturbe aktore gazteak gorpuztuko du Julen. Hau da, gazteak aktore gisa egindako lehen lana.