Martin

Martin

Asier
Martin
Asier Oruesagasti

Basakabiko sukaldari berria da Martin. Ez du esperientzia handirik sukaldean eta praktiketan kontratatu dute, baina bere ardura izango da udaleku osoari jaten ematea.

Despistatu eta baldar xamarra denez, arazo bat baino gehiago sortuko zaizkio bere jardunean. Hala ere, gazteekin ongi konpontzea lortuko du, haien adinetik ez baitago oso urrun ere.

Asier Oruesagasti aktoreak egiten du Martinen papera. Esperientzia handiko aktorea da, bai telebistan, bai zineman bai antzerkian. Bere lanetan aipatzekoak dira "La casa de mi padre" eta "Hodeiak margotzeko makina" filmak eta "Goenkale" telesailean egindako Kevinen papera.