Goenkale
Astearteko aurrerapena
Aimar ezkutatzea zaila egingo zaio Garbiñeri, gaur, 'Goenkale'n
EITB
Erredakzioa
Gero eta galdeketa gehiago jasan beharko ditu Garbiñek, eta Aimar ezkutatuta mantentzea geroz eta zailagoa izango da, gaur gauean 22:20etatik aurrera eskainiko den atalean.
German lur jota egongo da; Inesen haurdunaldiaren egoera hain bilakatuko da ezegonkorra izanik, bera eta Inesen artean sekulako liskarra sortuko da. Bien bitartean, Ines, Jonen menpekotasunaz ohartzean, bere pazientziak uzten dion bitartean behintzat, hau zaintzeko prest egongo da.
Bestalde, Asun ez da hain ulerkor agertuko. Bere ohiko burugogorkerian jarraituko du eta Sabinori zaila egingo zaio Kandido eta Abelekin izango duen familia-batzarrera joan dadin konbentzitzea. Ohiko familia-kideen kolaborazioa handia izango ez den arren, familia batzarra egingo da, egoera horretan normala izango den tentsio artean.
Garbiñek gero eta galdeketa gehiago jasan beharko ditu, eta bere semea ezkutatzeko saiakera zailtzen joango da.
Azkenik, Mireiaren bizitza hobetuz joango da tarteka, Esther bere ahizpak, nahi gabe, hau zoratu araziko duen sekretua argitzen duen arte, eta azkenean, tragedian bukatuko da sekretu hau.
22:20etatik aurrera ikusi ahal izango dugu 'Goenkale' ETB-1en, astelehen eta astearteetan.